Bila,bila, bila… altxorraren bila!

Gu ez gara piratak, gure eskola ez da ozeanoan galdutako irla bat. Baina gaur goizean, hori dugu jolas, altxorraren bila!. Hamar taldetan bananduta, irakasle bat gidari dugula… segundu bat galdu gabe hasi behar gara korrika. Frogaz froga, gora eta behera…adi! ez gelditu atzean. Denon laguntza behar da aurrera egiteko. Helmugan altxorra dugu sari. Nor topatuko du? Ahalegin gaitezen lehenak izaten! Zer izango da altxorra?

Publicado en Uncategorized | Deja un comentario

Olgetan ari gara.Ongi etorriak zuen blog-era

Jolasteko, olgetan aritzeko ezer gutxi behar dugu. Laupabost elementuekin nahiko dugu: jolasteko gogoa, behar beharrezkoa; lagunak, ezinbestekoak; jolasa… eta behar den materiala. Adi, ezer gabe ere jolas daiteke… lagunak eta jolasteko gogoak baldin badituzu. Baten batek esango du: “bakarrik jolastu ahal da, ez da inor behar“. Arrazoia duzu neska-motel, baina… hobe elkarrekin, lagunekin jolastu… dibertigarriagoa da eta.

Animo pues, has gaitezen! Ezin dugu denbora galdu! Erlojuaren tik-tak geldiezina da! Jolasekin, lagunekin gozatu. Ez tristetu saioa bukatzean zer hurrengo egunean edo lehenago agian, atsedenaldian, herriko plazan, zure auzoan… lagunekin olgetan aritzeko aukera izango duzu .

Lehiatila magiko honetatik gure saioetan egindako jolasen berri emango dizuegu. Har ezazue gure agurrik berotsuena. Agur Ben-Hur! Ondo ibili Rockabili!

Publicado en Uncategorized | Deja un comentario